2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Bilboko museora irteera

Egun pasa ederra egin dugu Bilbo aldetik. Bilboko berreginen museoan, greziarrek egindako artelan ederrak ikusi ditugu. Artelanen artean bertako jainko eta planeten arteko loturak azaldu dizkigute. Parkeetan ere polito ibili gara, gero tripa bete eta Elorriora.





2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

GORA IRAKURZALETASUNA

Ikasleen artean irakurzaletasuna indartzeko eslogan lehiaketa bat egin da. LH4-ko Aimar Peña izan da irabazlea.
                                    "Sar zaitez irakurketaren mundu miresgarrian"
Aupa Aimar! Zure gomendioa bikaina da eta!


2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

TXINATARREKIN EDERKI!

Egun zirraragarria pasatu dute LH-3ko neska-mutilek. Eszenatokia prestatu ondoren txinatar giroan murgildu dira. Bertako jatekoa jan dute, eta guztiz indar berriturik prestatutako ikuskizuna egin dute. Ikuslegoak txalo zaparrada ederraz eskertu dute beraien lana.






Infusio ezberdinak prestatu dituzte ikuslegoak probatzeko

Gustura-gustura jateko txinatarra dastatzen.

 ZORAGARRI!!!

2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

LH4ko ikasleok Arabian barna ibili gara azken hilabetean. Zenbat ikasi dugun eta nolako ipuin kontalariak bihurtu garen!!!





2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

GORA INAUTERIAK!!!

Zein ondo pasatu dugun elkarrekin jolasean, txokolatea jaten...! Rap-ero, sorgin, super heroiak,... zer ez den agertu gure gelan!!








 Eta ikastolako mozorro lehiaketako irabazlea... LH3-ko Uxue Garcia izan da!!! Zorionak!!