2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

URA BIZITZAREN ITURRI

LH 4ko ikasleak zientzilari.
Ikasleek hamaika esperimentu egin dituzte ura oinarri hartuz.
ZENBAT IKASI ETA DISFRUTATU DUGUN!!!


2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

AIREAREN INGURUAN ZENBAIT DATU BITXI

BA AL ZENEKIEN...
  • Gela handi batean dagoen aireak pertsona baten pisua (72kg) duela gutxi gorabehera?
  • Lurreko atmosferak 700 km baino handiagoko lodiera duela?
  • Hegaztiak eta planeagailuak aire beroko korronteez baliatzen direla airean mantentzeko?
  • Astronautek, espazio ontzietatik espaziora ateratzen direnean, bizkarrean daramatzaten zilindro batzuetatik arnasten dutela airea?
  • Aire beroko lehenengo globoa Montgolfier de Annonay anaiek aireratu zutela, Frantzian, 1783. urtean?
  • Estatu batuetan urtean 850 tornado (planetako haize indartsuenak) baino gehiago sortzen direla?
  • Kutsaduraren erantzule direla, gizakiaz gain, sumendiak ere, jaurtitzen dituzten gasek atmosfera kutsatzen dutelako?
  • Hiri handiak, autoen eta fabriken kutsadurarengatik, gehienetan lainotuta egoten direla?

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

FIRIN-FARAN, AIREAN DANTZAN!

Gai berriari gogotsu heldu diote LH3-ko neska-mutilek. Airea, haizea, atmosfera, oxigenoa, nitrogenoa,... gasak alde guztietatik ei dabiltza!
Zientzialari bihurtuko dira oraingoan, hipotesiak bota, esperimentatu, eztabaidatu eta ondorioak aterako dituzte elkar-lanean. Disfrutatuz ikasi!




Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 2-an Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatzen da. LH3 eta LH4-kook, ikastolako beste ikasle guztiekin batera, liburu gustukoenaren bozketan hartu dugu parte.

" Sar zaitez irakurketaren mundu miresgarrian"