2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

IKASTOLAKO JAIA

Oporrak gertu daudela eta, udan nora joateko ideiak hartzeko aukera paregabea izan genuen ikastolako jaian. Mundu guztiko abesti eta dantzekin disfrutatu genuen arratsaldean. Afari ederraz gozatu eta berriz dantzara! Guztion artean eta guztiontzako prestatutako  festan barre ugari egin genuen.





IPUINAK MUSIKATUAK

LH3-ko neska-mutilek, taldeka elkartuz,  gazteleraz ipuin batzuk asmatu dituzte. Ipuina kontatzeko mila modu daudenez, oraingoan soinuak erabiliz egin dute ipuin kontaketa. Gazte sortzaile hauek LH1 eta 2-koei kontatu dizkiete ipuinak. Bai arratsalde ederra pasa dutela elkarrekin! Gozatuz ikasi!